Oinarriak

2013ko urriaren 1a
12:45
Entzun

Konpromiso bat sinatuko dute: "Gizartearen eta hezkuntzaren arloko zeharkako proiektu integrala sustatuko dugu, lau oinarri etikori buruzko adostasuna abiapuntu hartuta". Hauexek dira:

1. Kenketa. Bizikidetza zera da, gure ikuspegia beti osatu gabea dela onartzea. Mugen esperientzia hezigarriak dogmatismoari aurrea hartzen dio, eta elkarrizketa eta indarkeriarik eza sustatzen ditu.

2. Gehiketa. Bizikidetza zera da, zailtasunen artean aukerak sustatzen ikastea. Balio positiboaren esperientzia hezigarriak fatalismoari aurrea hartzen dio, eta aniztasuna sustatzen du.

3. Zatiketa. Bizikidetza zera da, egoera bakoitzean gure erantzukizun etikoa geure gain hartzea. Kontzientzia etikoaren esperientzia hezigarriak manikeismoari aurrea hartzen dio, eta enpatia eta elkartasuna sustatzen ditu.

4. Biderketa. Bizikidetza zera da, gure duintasunaren errespetuaren goi mailako balioa ulertzea. Giza duintasunaren esperientzia hezigarriak indarkeriara jotzeari aurrea hartzen dio, eta giza eskubideen errespetua sustatzen du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.