PSE-EEko parlamentari Oscar Rodriguezek Osakidetzako LEP lan eskaintza publikorako izan dituzten hizkuntza irizpideak defendatu zituen atzo: «LEPa legezkoa da, eta euskararen eta laneko merituen arteko pisua orekatu egiten du». Haren hitzetan, Jaurlaritzak ez du euskara egurtzen, ezta ekimen politikorako ardatz gisa hartzen ere.
Azarorako prestatu duen Osakidetzako LEPean euskarari «garrantzi handiegia» eman diola egotzi zioten herenegun PPk eta UPDk Jaurlaritzari. Ildo beretik, Jaurlaritzari egonkortasuna emateko legealdirako sinatutako akordioaren oinarria ez dela betetzen ari ere ohartarazi zion PPk PSE-EEri.
Horrez gain, LAB sindikatuak bi errekurtso aurkeztu zituen atzo LEParen aurka. SATSE erizainen sindikatuak, Euskadiko Medikuen Sindikatuak eta Euskadiko Ospitaleetako Medikuen Federazioak ere helegiteak jarri dituzte egunotan.
Oinarrien akordioarekiko «leialtasuna eta ardura» eskatu dio PSE-EEk PPri
Osakidetzako LEPerako hizkuntz irizpideek euskararen eta laneko merituen pisua orekatu dutela esan du PSE-EEk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu