Oinarrizko edukiak

2011ko abuztuaren 6a
00:00
Entzun
Normalizazio politikoa —bakerako eta konponbide demokratikorako prozesua—: Gatazka behin betirako eta egonkorki gainditzea ekarriko duen akordio demokratikoa lortzeari begira elkarrizketa eta negoziazio prozesua bultzatzea, euskal nazioaren onarpena eta libre eta demokratikoki etorkizuna erabakitzeko dagokion eskubide legitimoa oinarri hartuta, beti ere indarrean den egoera juridiko eta politikotik abiatuta.

Eskubide nazionalak. Eskubide demokratiko nazionalak dagozkion Euskal Herriaren onarpena eta exijentzia.

Subjektu nazionalaren defentsa. Subjektu nazional honen defentsa, Euskal Herriak du hitza eta erabakia delako printzipioari jarraikiz. Hau da, etorkizuneko estatus juridiko eta instituzionala zehazteari begira Hego Euskal Herriko lau herrialdeetako gizon eta emakumeen borondate demokratikoa errespetatzeko exijentzia politikoa.

Ikuspegi soziala. Erabakitzeko eskubidea dimentsio integral kokatzea, proiektu nazionala proiektu ekonomiko eta sozial demokratikoaren sinonimo gisa aurkeztuz euskal gizartearen aurrean. Alegia, sozialki bidezkoa eta demokratikoa izango den gizartea egituratzeko proiektu nazionala. Zentzu honetan, Lan Harremanetarako Euskal Markoa exijitzen dugu, zeinaren bitartez euskal instituzioek eta agente ekonomiko eta sozialek eskura izango dituzten enplegu politika eta babes sozial burujabeari begirako konpetentzia juridiko eta bitartekoak.

Europa demokratiko eta soziala. Eredu alternatibo berri baten aldeko gure apustu internazionalistan aurrera egiteak berarekin dakar herrien eskubideetan oinarrituriko europar proiektua sustatzea, merkatuen inposizioari aurre eginez eta Europa demokratiko eta sozialaren aldeko jarrera garbia azalduz. Zentzu honetan, soilik espekulatzaile ekonomiko eta finantzarioek sortutako krisi ekonomikoari erantzuneko indarrean jarritako politika ekonomikoak, langileen eskubide ekonomiko eta sozialak murriztea dakartzatenak, errefusatzen ditugu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.