Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoa

Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoaren sinatzaileek Hitzarmenerako Mahaia abiatzea erabaki dute

Konponbidea Sustatzeko Batzordeak bultzatutako Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoa sinatu zuten kideek lehen bilera egin du gaur arratsaldean Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean. Bileran Hitzarmenerako Mahaia abiatzea adostu dute. Guztira hamaika izango dira Hitzarmenerako Mahaia osatuko duten lagunek; lagun horien guztien izena maiatzaren erdialdean emango dute jakitera. Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoa sinatu zuten alderdi bakoitzak ordezkari bana izango du, sindikatuek bi ordezkari izango dituzte eta gizarte eragileek hiru ordezkari.

2005eko apirilaren 27a
19:54
Entzun
Orotara hamaika lagunek osatuko dute Hitzarmenerako Mahaia. Osaera zehaztu arren, indar berriak bertara biltzeari zabalik jarraitzen dutela argi utzi nahi izan dute sinatzaileek. Hala, oraingoz honakoak izango dira Mahaia osatuko duten kideak.

Alderdi politikoak: Ordezkari bana izango du Mahaian Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoa sinatu zuen alderdi bakoitzak; guztira, beraz, sei lagun. Alderdi bakoitzetik ordezkari gisa nork parte hartuko duen erabakitzeke dute alderdiek oraingoz.

Sindikatuak: Bi ordezkari izango dituzte Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoa sinatu duten zazpi sindikatuek. ELA eta LABeko ordezkari bana izatea proposatu dute bileran, baina ez dute erabaki zehatzik hartu.

Gizarte eragileak: Hiru lagun ariko dira Hitzarmena sinatu zuten gizarte eragileen ordezkari gisa: Mitxel Etxeberri, Itziar Fernandez eta Koldo Tellituk parte hartuko dute Mahaian, hain zuzen ere.

Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoa Batasuna, EA, Aralar, AB, Zutik eta ANV alderdiek, ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, ELB eta HIRU sindikatuek eta 27 gizarte eragilek sinatu zuten. Bileran Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoa sinatu duten lagun alderdi, sindikatu eta gizarte mugimenduen ordezkariek hartu dute parte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.