Joa den asteazkenean, maiatzak 31, OHDko sinatzaileek bilera egin zutela azaldu dute Santamariak eta Aranburuk. Bilera horretan "egoeraren larritasuna" ikusita "kezka" agertu zuten OHDko kideek. Horren aurrean, bi erabaki nagusi hartu zituzten. Lehenik hitzarmenaren printzipioak berrestea eta konponbide mahaia lehenbailehen sortzeko apustuari eustea.
Horiek gauzatze aldera bi bide lantzea erabaki dute Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoko sinatzaileek: nazioarteko ildoari eustea eta herritarren parte hartzea bultzatzea.
Dagoeneko tokian tokiko OHDko sinatzaileek elkarretaratzeak egin dituzte Arrasaten, Algortan eta Lizarran. Joan den asteko bileran ekimen horiek indartze aldera beste hainbat elkarretaratze deitu dituzte gaur.
Ekainaren 8an egingo dira elkarretaratzeak:
Gasteizen: 20:00etan Andra Mari Zuriaren plazan.
Bilbon: 20:00etan Arriagan.
Donostian: 20:00etan Boulevardean.
Iruñean: 20:00etan Udaletxe plazan.
Urruñan: 19:00etan Herriko Etxean
Laudion: 20:00etan
Politika
Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoaren sinatzaileek mobilizazioak deitu dituzte herritarren parte hartzea indartzeko
Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoaren sinatzaileen aburuz "prozesuak herritarren parte hartze zuzena behar du". Arritxu Santamariak eta Martin Aranburuk agerraldia egin dute gaur Donostian eta "egoeraren larritasuna" azpimarratzearekin batera datorren ekainaren zortzian Hego Euskal Herriko hiriburuetan Laudion eta Urruñan egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egin dute. Izan ere, OHDko sinatzaileen ustez beharrezkoa da herritarren parte hartzea indartzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu