OSASUNA

Oinarrizko osasun arretako aldaketak salatu dituzte Iruñean, manifestazioan

Osasun etxeetan erreforma abiarazi du Marta Vera kontseilariak, eta haren dimisioa eskatu dute manifestariek.

2013ko irailaren 21a
22:35
Entzun

Ehunka lagunek parte hartu dute 18:00etan hasita Nafarroako Gobernuak oinarrizko osasun arretan abiarazi duen erreformaren aurka. Marta Vera Osasun kontseilariak "giza baliabideak berrantolatzeko" plantzat aurkeztu ditu egin dituen aldaketak. Sarriguren eta Buztintxuriko osasun etxeetako lantaldeak sendotzeko, adibidez, Sanduzelai eta Iruñeko bertze hainbat auzotako medikuak eta erizainak tokiz mugitu dituzte. Berdin gertatu da Nafarroako bertze zenbait herritan. Kontseilariak nabarmendu du langilerik ez dutela kaleratu. Herritar batzuei aldatu egin diete erreferentziako osasun etxea erreforma horrekin.

Toki aldaketak izan direla baieztatu du Nafarroako Osasun Plataformak, baina ohartarazi du murrizketak egiteko asmoa dagoela horren atzean. "Egia da langileak tokiz aldatu dituztela, ez dituztela kanporatu; baina langile horiek hutsik utzi dituzten postuak desagerrarazi ditu gobernuak; ondorioz, murrizketak egin dituzte". Onartu du Sarrigurenen eta Buztintxurin mediku eta erizain premia bazutela. "Baina,langileak kontratatu ordez, lantaldean ziren profesionalak tokiz mugitu dituzte. Arazoa beste toki batera eraman besterik ez dute egin". Vera kontseilariaren dimisioa eskatu dute manifestariek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.