Oinezko bat harrapatu eta ihes egitea egotzita, gidari bat atxilo
DONOSTIA. Ertzaintzak 27 urteko gidari bat atxilotu zuen herenegun arratsaldean Ordizian (Gipuzkoa), autoarekin oinezko bat harrapatu eta ihes egitea egotzita. Zumalakarregi etorbidean izan zen gertaera. Zauritutako oinezkoa—76 urteko gizona— oso larri eraman zuten Donostiako ospitalera. Lekukoek emandako datuei esker atxilotu zuten gidaria. Harekin batera zihoazen beste bi lagunak ere inputatu dituzte, zauritutako gizonari laguntza ez ematea leporatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu