Oinezkoen harrapatzeak eragozteko kanpaina bat hasi du Gasteizko Udalak

Jendea errepidea zeharkatzen. JON HERNAEZ / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
Gasteiz
2012ko urriaren 23a
00:00
Entzun
Oinezkoen harrapatzeak eragozteko kanpaina bat hasi du Gasteizko Udalak, eta datorren igandera arte iraungo du. Asteburuan, Arabako hiriburuan lau pertsona zauritu dira autoak harrapatuta, eta horietako bi larri daude. Hori ikusita, arazoari aurre egitea erabaki du udalak. Udaltzaingoak informazioa emango die herritarrei, harrapatzeen inguruko kontzientzia har dezaten.

Joan den ostiralean istripu bat gertatu zen, eta larunbatean, beste bat, baina ez zuten ondorio larririk utzi. Larunbat gauean beste bat izan zen, eta hor, ordea, 57 eta 59 urteko bi emakume larri zauritu ziren auto batek harrapatuta, eta Santiagoko Ospitalera eraman zituzten. Egonkor daude, baina oraindik ez dute medikuaren senda-agirik jaso.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.