INGURUMENA

Oiolako uraren kalitateaz azalpenak eskatuko ditu Europak

Barakaldoko urtegi horretan lindanoa dagoela salatu izan dute hainbat taldek, eta bolada batzuetan itxita egon da.

2013ko irailaren 30a
14:19
Entzun

Inaki Irazabalbeitia europarlamentariak galdera egin zion Europako Batzordeari, Oiolako urtegian (Barakaldo, Bizkaia) uraren kalitateak sortu duen ezinegona dela eta. Bolada batzuetan itxita eduki dute urtegia, kutsadura handia dela eta, baina zabalik dago orain, udalak baitio ez dagoela kutsadurarik.

Europako Batzordeak dio orain eskura dituen datuekin ezin duela esan Europako arauen aurkakoa denik egoera hori. Baina iragarri du eskumenak dituzten erakundeekin harremanetan jarriko dela, "egoerari buruzko ikuspegi argiagoa izateko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.