Bart gauean Okondon (Araba) ertzain baten etxolaren aurka izan den erasoa ikertzen ari da Ertzaintza. Jaurlaritzako Barne sailak jakinarazi duenez, kanpin-gas bonbona batekin burutu da erasoa, eta etxolaren atea kaltetu dute.
Barne sailak gaineratu du oraindik ezin duela zehaztu erasoa kale eraso bat den edo bandalokeria bat den. Hori argitzeko ikerketa abiatu du.
Euskal herria
Okondon ertzain baten etxolaren kontrako erasoa ikertzen ari da Ertzaintza
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu