Irudia. Gasteiz
OKUPAZIOAREN ALDEKO MARTXA
Aiztogile kaleko 103. zenbakian okupatutako eraikina hutsarazi dutela salatzeko manifestazioa egin zuten, igandean, Gasteizen. Ez dizkigutelako ametsak utzaraziko. Kutxi 103, irakur zitekeen pankartarekin egin zuten martxa alde zaharretik eta Andre Mari Zuriaren plazaren inguruetatik, eta ibilbidean elkartasun mezu ugari jaso zituzten. Okupazioaren aldeko eta etxeak hutsaraztearen kontrako hainbat pankarta zeuden eskegita hainbat etxetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu