etxe kaleratzeak

Olaberriko baserri bateko enkantea bertan behera utzi dute

Tolosako epaitegian gelditu dute enkantea. Stop Kaleratzeak elkartekoek elkarretaratzea egin dute epaitegiaren aurrean, enkantearen aurka protesta egiteko. Elkarteak uste du "gizartearen presioa" oso garrantzitsua izan dela enkantea gelditzeko. Bihar manifestazioak izango dira hainbat hiritan, kaleratzeen aurka.

2013ko otsailaren 15a
12:10
Entzun

Elkartekoek diotenez, Olaberriko baserrian (Gipuzkoa) bizi direnak adinekoak dira, 80 urtetik gorakoak. Mailegua eman diena kasu honetan ez da banku bat, norbanako bat baizik. "Pozik" agertu dira epailearen erabakiarekin. "Gauza ez da bukatu; abokatuek ikerketa egingo dute egoerari buruz", adierazi dute.

Biharko hainbat manifestazio antolatu dituzte, eta haietara biltzeko deia egin dute; Donostian (12:00), Gasteizen (13:00), Iruñean eta Tuteran (18:00) izango dira, besteak beste.

Kaleratzeak eteteko egitasmoa PPk tramiterako onartu izana ontzat jo du Stop Kaleratzeak elkarteak; hala ere, "erne" jokatu behar dutela ohartarazi zion BERRIAri Carlos Molina kideak.

Espainiako Diputatuen Kongresuak tramiterako onartu zuen asteartean ustekabean etxe kaleratzeak eteteko herri ekimen legegilea. Hasiera batean, PPk ziurtatu zuen lege proposamenaren aurka bozkatuko zuela; ordu batzuk geroago, ordea, atzera egin zuen. 

Ia milioi bat eta erdi sinadura bilduta egin zuen aurrera lege proposamenak; 1.402.854 sinadura aurkeztu zituen Hipotekak Kaltetutakoen Plataformak —Hego Euskal Herrian ia ehun mila bildu zituzten—. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.