Olabide Ikastolako Artezkaritza Kontseiluak "erabateko babesa" azaldu die "gertaera horri irtenbidea ematen saiatu ziren Ikastolako profesionalei". Izan ere Kontseiluaren iritzian, irakasleek "pedagogikoki jokabide zuzena" izan zuten, eta "eskuartean zuten informazioa kontuan hartuz, halako egoeretarako ezarrita dauden prozedurak ezarri ". Horretaz gain, "gertaeren berri osoa izan zuenean", biktimari babesa ematen saiatu zen ikastetxea, eskolako talde guztiei egoeraren berri eman zioten, eta "hogei egunean, espedientea izapidetu eta errudunak zigortu zituen". Adingabekoen Fiskaltza jakinaren gainean jarri zutela ere azaldu dute.
Azaldu dutenez, "lehenengo eta behin", ikastolak espedientea ireki zuen, eta ikerketa egin ondoren, bi ikasle kanporatu zituen behin betiko, eta beste lau, aldi baterako. "Espedientea hogei egunean izapidetu zen; hogei egun, instruktoreek datu guztiak eskuartean eduki zituztenetik, zigorrak ezarri zituzten arte".
Bullyinga
Olabide Ikastolak dio "pedagogikoki zuzen" jokatu zutela
Gasteizko Adingabeen Auzitegiak Gasteizko Olabide Ikastola eta gazte bat zigortzea erabaki du, eskola hartako gazte talde batek "hamahiru urteko neskato bat iraindu, txistua bota, jo eta bularrak, ipurmasailak eta genitalak ukitu" zizkiotelakoan. Olabide Ikastolako Artezkaritza Kontseiluak oharra kaleratu du gaur, eta "arlo pedagogikoari dagokionez zuzen" jokatu zutela azpimarratu dute. Oharrean diotenez, "irakasleek, esku artean zuten informazioa kontuan hartuz, halako egoeretarako ezarrita dauden prozedurak ezarri zituzten".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu