Olanok dio Bizkaiak errespetatuko duela Gipuzkoako Batzar Nagusien nahia
Zaborren inguruan batzar nagusiek hartzen dituzten erabakiak errespetatzeko eskatu dio EAJko eledun Markel Olanok Gipuzkoako Foru Aldundiari. «Bilduk gehiengoa du geratzeko, baina ez eraikitzeko». Gipuzkoako Aldundiak zaborren inguruan duten akordioa luzatzeko Bizkaiari egindako eskariaz mintzatu da Olano. «Bizkaiak ez du ezer inposatu nahi, baizik eta akordioan jasota dagoena bete. Izan ere, hori babesten du Gipuzkoako Batzar Nagusietako gehiengoak». Olanok azaldutakoaren arabera, akordioaren hirugarren puntuan errauste plantaren eraikitzea jasotzen da: «Hori betetzen ez bada, zer gertatuko da zaborrarekin? Aldundia izango da arduradun bakarra». Hala, «gehiengoak eskatzen duena» betetzeko eskatu du. «Egun Bildu sortzen ari den bakarrahaserrea, zalantza eta ezinegona da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu