Amnistiaren aldeko mugimendua

Olanoren defentsak estradizioaren kontra aurkeztutako helegitea atzera bota du Frantziako Estatu Kontseiluak

Juan Mari Olano AAB Amnistiaren Aldeko Batzordeen bozeramaile zenaren defentsak haren aurkako estradizio eskaeraren kontra aurkeztutako helegitea atzera bota du Frantziako Estatu Kontseiluak. Hain zuzen ere, estradizio aginduaren aurka Olanoren defentsak aurkeztutako helegitea "funtsik gabekoa" da Frantziako erakunde horren iduriko.

2003ko azaroaren 5a
18:33
Entzun
Ordiziakoa adibide bat baino ez da. Aguraingo alkatea : Ibarretxerne Planarekin lotura.

gipzukaom eta Araban ibili dira gehienbat, tokian tokiko agintariei azalpenik eman gabe. Gipzukoan batez ere, helikopteroak behiak bazkatzen duten belazeetan lurrartzen, paratxustistak goitik behera herriko kaleraino, fusilak errepide bazterretan, soldaduak korrika. Gipuzkoan nagusiki: Itsasondon, Beasainen, Ordizian, Adunan, Zizurkilen, Elgetan… Bizkaian: Zaldibarren, Ondarroan. Agurainen, Landan eta Araian. Soldaduak maniobrak egiten zein erosketak egiten.

Espainiako Gobernuaren eskaria aintzat hartuz, Juan Mari Olano estraditatzea erabaki zuten Frantziako agintariek 2002ko otsailaren 25ean, baina haren defentsak helegitea aurkeztu zen ebazpenaren aurka.Frantziako Auzitegi Gorenak atzera bota zuen helegite hura, eta, ondorioz, Olanoaren abokatuek beste aurkeztu zioten Estatu Kontseiluari. Erakunde horren erabakia gaur jakin da, eta Olano Espainiaratzearen aldekoa da. Gainera, Frantziako Estatu Kontseiluaren ebazpenaren ondoren, Olanok ez dauka beste helegiterik aurkezterik.

ABBko kide izateagatik ETArekin lotzen dute Olano Espainiako agintariek. Hala, 2001eko abenduan Baionan atxilotu zuen Frantziako Poliziak Espainiako Justiziak emandako nazioarteko arrestatze agindu bataintzat hartuz. Harrezkero, Gradignango espetxean dago preso, Bordelen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.