Olano auzia

Olanoren estradizio eskaera "atzera ez botatzeak aurrekari larria" suposatzen duela salatu du Batasunak

Juan Mari Olano Amnistiaren aldeko mugimenduko kideak Espainiara estraditatua ez izateko aurkeztutako helegitea atzera bota zuen iragan astean Frantziako Kontseiluak , eta Batasunak ohar batean adierazi duenez, "aurrekari larria" da hori. "Iritzi eskubidea eta pentsamendu askearen eskubidea urratzen du erabaki horrek", salatu du Batasunak. Amnistiaren aldeko mugimenduaren aurka Garzon epaileak agindu zuen operazioan barnean atxilotu zuen Olano Frantziako poliziak, 2001eko abenduan, Baionan, eta Cradignaneko espetxen dago preso.

2003ko azaroaren 10a
18:49
Entzun
Batasunaren oharrak dioenez, Frantziako Kontseiluaren erabakia "pentsamendu bakarra"-ren adierazle argia da, "disidentziarako eskubidea eta disidentzia bera kriminalizatzen duelako". Halaber, "giza eskubideen aldeko borroka zigortzen" duela dio Batasunaren oharrak, "zehazki presoena", eta azken batean "bizitzarako eskubidea eta euskaldun izateko eskubidea larriki urratzen" duela azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.