OLATU HANDIAK BERRIRO ERE
Atzo ere olatu handiak ikusi ziren Donostian, eta surflariak ederki gozatu ziren itsaso biziarekin. Gaur ere olatu handiak espero dira, eta baita haize ufada handiak ere: orduko ehun kilometroko abiadurako ufadak izan daitezkeela dio iragarpenak. Aste honetan izandako denboraleak milioi bat eurotik gorako kalteak eragin ditu Donostian, udalaren lehen kalkuluen arabera. Txikizio handienak Pasealeku Berrian izan dira, olatuek hogei metroko zuloa egin baitzuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu