Olatu handiak lehertzen diren lekuetatik eta itsas pasealeku eta kai muturretatik urruntzera deitu dute

2011ko abenduaren 14a
13:37
Entzun

SOS Deiak-ek hainbat aholku luzatu dizkie herritarrei denboralearen aurrean babesteko, prebentziorako eta larrialdi kasuetarako:

Prebentziorako

-Ez bainatu urruneko hondartzetan, behar beste ezagutzen ez dituzunetan edo zaintza eta salbamenduko zerbitzurik ez daukaten hondartzetan.

-Ezta olatu handiak edo tirain handia dagoen lekuetan ere.

-Urrundu olatuak lehertzen diren lekuetatik (haitz, kai-mutur, moila…).

-Ez hurbildu itsas pasealeku, kai-mutur edo itsas labarretara. Uraren indar handiak eraman egin zaitzake.

-Ez joan ibilgailuz kostako errepideetan.

-Urpekaritza egitekoa bazinen, utzi beste baterako.

-Saiatu ontzirik ez erabiltzen, eta begiratu zurea ondo amarratuta dagoen. Ez egin uretako kirolik, ezta inondik ere.

Larrialdietan hartu beharreko neurriak:

-Itsasora erortzen bazara, urrundu olatuak lehertzen diren lekutik, laguntza eskatu eta itxoin erreskatatu arte.

-Olatuek eramaten bazaituzte, lasai egon, eta ez egin igeri korrontearen kontra; kostako korronteek indarra galtzen dute tarte batzuetan.

-Larrialdietan, deitu 112 zenbakira.

Haizetetik babesteko neurriak ere eman ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.