Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gaur goizeko seietatik arratsaldeko seiak arte alerta laranja emana du, ziklogenesi bategatik lauzpabost metroko olatuak iragarri baititu. Oraingoz, ez da ezer apartekorik gertatu.
Kostaldeari eragingo dio denboraleak. Jaurlaritzak ohartarazi du tarte horretan ez bainatzeko, itsasora ez ateratzeko ontziekin, kostaldean ez paseatzeko eta itsasontziak ondo lotzeko.
Esaterako, Donostiako Udalak Paseo Berria eta Haizearen Orraziko ingurua itxi egin ditu, eta Getxokoak Arriluzetik farora arteko bidean gauza bera egin du.
Aurreko asteetan Euskal Herrian haizete eta eurite handiak izan ostean, olatu erraldoien txanda heldu da orain.