Euskal Presoak

Olatz Caminos presoaren lagun batek istripua izan du bisitan zihoala

Joan den larunbatean Olatz Caminos presoaren lagun batek istripua izan zuen Alacanteko (Herrialde Katalanak) kartzelara bisitan zihoala. Santutxuko (Bizkaia) Olatz Caminos Alacanteko kartzelan dago preso eta bisitan joan zitzaion laguna. Etxerat-ek jakinarazi duenez, Valentzia eta Alacant arteko errepidean istripua izan zuen 10:30ak aldera.

2006ko urtarrilaren 11
12:46
Entzun
Errotonda baten aurka jo zuen autoak baina gidariak ez zuen kalte fisikorik jasan. Autoa, hala ere, geldi geratu zen, ez aurrera eta ez atzera. Olatz Caminosi egitekoa zen bisita larunbatean egin beharrean, igandean egin ahal izan zuen.

Era berean, Etxerat-ek "sakabanaketak hedatzen jarraitzen duen honetan" dei egin dio euskal gizarteari "euskal presoak behingoz Euskal Herriratu ditzaten lanean jarraitzeko". Joan den larunbatean presoen eskubideen alde bildutako milaka lagunen "sugarrari" eusteko deia ere luzatu du: "Joan den larunbatean Bilbon piztutako sugarra ikastetxez, ikastetxe, lantegiz lantegi, auzoz auzo zabaltzea dagokigu orain".

Gainera, "giza sufrimenduan oinarritutako politikarekin xantaia" egitea leporatzen diete Espainia eta Frantziako Gobernuei. Bilboko "sugarra" zabaltzea beharrezkoa da, beraz,"politika hiltzaile horren aurrean beste aldera begiratzen jarraitzen dutenen jarrera behingoz aldatzeko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.