Gizartea

Olatzagutiko errauste planta babestu dute Arabako Biltzar Nagusiek

PPk, EAJk eta PSE-EEk legea betetzeko eskatu dute, eta ekonomia zein ingurumen aldetik positiboa dela gaineratu dute. 

Jon Rejado.
2012ko ekainaren 25a
16:01
Entzun

Olatzagutiko (Nafarroa) Cementos Portland zementu enpresan biomasa zein beste zenbait gai errausteari oniritzia eman diote Arabako Biltzar Nagusiek. PPk, EAJk eta PSE-EEk bat egin dute eskaera horretan, eta Nafarroako Gobernuari legea betetzeko eskatu diote. Hiru talde horien ustez, errausketa erabiltzeak «lehiakorragoa» izaten lagunduko dio enpresari; 150 lanpostu zuzeni eusteko balioko duela gaineratu dute.

Bilduk eta Ezker Batuak kontrako jarrera agertu dute. Olatzagutiko enpresa Arabatik lau kilometro eskasera dagoela gogorarazi dute, eta lantegian erretako gaien kutsadura Araban sartuko dela gaineratu dute. Horrenbestez, Arabako Foru Aldundiak egitasmoa gelditzeko eskatu beharko lukeela nabarmendu dute.

Olatzagutiko errauste plantaren aurkako elkarretaratzea egin dute Gasteizen, 3Mugak batera plataformak deituta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.