Aurrerapena
Oleguer Presas: "Bizitzan leiala izan behar da, itxurakeriarik gabea"
Bartzelona futbol taldeko jokalari kataluniarra pozik dago urte berean bi lehiaketa irabazi dituztelako Espainiako Liga eta Txapeldunen Liga. Hala ere, Berria-ri azaldu dio ez dela harrokeria zalea. Elkarrizketa osoa Igandea gehigarrian irakurri ahal izango da.
Besteak beste, idatzi duen Camid d'Itaca liburuari buruz hitz egin du Igandea-k Oleguerrekin. Gizarte gaiekiko interesa duen futbolaria da Oleguer. Liburu horretan, etxebitzitza, anorexia eta Frankismoaren aurkako borroka izan ditu hizpide beste hainbatekin batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu