Goizaldera gertatu da istripua, Mansillako (Leon) espetxerako bidean. Etxerat-ek jakin ahal izan duenez, beste auto batek jo eta errepidetik atera du Olga Comes preso politikoaren laguna.
Lekukoen arabera, "behe laino handia" zegoen errepidean ordu horretan. Beste autoa oso azkar zetorren, eta ezin izan du garaiz gelditu; ondorioz, senideen autoa errepidetik kanpora bota du. Comesen laguna Lizarrako erietxera eraman behar izan dute.