OME Osasunaren Mundu Erakundeak eman du abisua: «Koronabirusaren pandemia geroz eta azkarrago ari da zabaltzen». Tedros Ashanom Ghebreyesus OMEko zuzendariak azaldu du zein den egoera, eta eskatu du areagotzeko osasun arlorako materialaren ekoizpena. «Lehen kasua aurkitu zenetik mila baieztatu arte, 67 egun igaro ziren; 11 egun geroago, 2.000 ziren kasuak; eta lau egun beranduago, 300.000 ziren baieztatuak».
Zenbakiak garrantzitsuak direla esan du, haietako bakoitza «bizitza suntsitu zaion pertsona bat baita». Pandemiari aurre egiteko ekintza «indartsuak eta zehatzak» eskatu ditu Tedrosek: tartean, sintomaren bat duen orori koronabirusaren proba egitea. Horretarako, ordea, ezinbestekoa da beharrezko materiala izan eta banatzea. Positibo eman dutenak bakartu eta tratzeko eskatu du, baita kutsatutakoekin harreman zuzena izan dutenei berrogeialdia egitea gomendatu ere. Nazioarteko gobernuei elkarlana eskatu die.
Elkarlan horretan, OMEk kanpaina bat jarri du martxan FIFA Nazioarteko Futbol Federazioarekin, koronabirusaren zabalkundearen aurka neurriak hartzeak duen garrantziaz kontzientziatzeko, Bota birusa lelopean. Kanpaina hori aitzakiatzat hartuta, egoera futbolarekin alderatu du Tedrosek: «Partidak ez dira irabazten defensan lan eginez soilik; erasora jotzeko garaia da».
Pass the message: Five steps to kicking out #coronavirus:
— World Health Organization (WHO) (@WHO) March 23, 2020
WHO and @FIFAcom launched joint campaign to equip football ⚽ community to tackle #COVID19 👉 https://t.co/SQ5DZgdU3Upic.twitter.com/ojGBcq9U4k