hegaztien gripea
OMEk H5N1 birusa gizakitik gizakira kutsatu den lehen kasua onartu du
Duela hilabete inguru, Indonesian familia bereko zazpi kide hil ziren hegaztien gripearen H5N1 birusak jota. Kasu hura, baina, berezia izan zen. Ordura arte, inguruan animaliak zituzten pertsonak kutsatu ohi ziren. Familia honek, baina, ez zuen animaliarik inguruan. H5N1 birusak ez omen du gizakitik gizakira kutsatzeko gaitasuna. Gaur OMEk onartu egin du birusa gizakitik gizakira kutsatu zela. Hala ere, ez dute zehaztu mutazioa gertatu denik. Izatekotan, mutazio arin bat izan zitekeela diote.
OMEk azpimarratu duenez, birusa ez zen familia hartatik irten, beraz, OMEren hitzetan ez zen tramititu daitekeen moduan mutatu. Indonesiako agintariek eta OMEk Indonesian hildako famili hartako senideekin harremanetan izan ziren 50 laguni egin zieten azterketa. Berrogeialdian izan zitutzen eta inor ez zuen sintomarik izan, OMEk emandako datuen arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu