Uriarteren omenaldia zela eta, Beilatokiko gela txikiak gainezka egin du. Izan ere, beilatokia poligono batean dago, eta auto asko zegoenez, ezin izan dute kanpoan egin omenaldia.
Omenaldian bertso bat abestu eta aurresku bat dantzatu diote. Han ziren AEK-ko ordezkariak, ELAkoak, Batasunekoak, EAkoak... Besteak beste, Edurne Brouard, Jone Goirizelaia, Sabin Arana, Angel Zelaieta idazlea zein Loli Astoreka aktorea.
Bilboko konpartsek "jaietan berriro elkar ikusi arte" esanez esan diote gero arte Uriarteri. "Dagoen lekuan ondo" egon dadila opaz, eta noizbait, "nonbaiteko jaietan" berriz elkar ikusteko esperantzan.
Izan ere, Bilboko Konpartsen Federazioko arduradunetakoa zen Uriarte eta Hordago konpartsaren sortzaileetakoa. Azkenaldian, Jai eta Herri Kulturaren Aldeko Manifestuaren inguruko lanetan zebilen buru-belarrI; jendaurreko azken agerraldia elkarte horren bozeramaile gisa egin zuen maiatzaren 12an.
Iñaki Uriarteri Agurra
Omenaldi xume bezain jendetsua egin diote Iñaki Uriarteri
Gaur erraustu dute Iñaki Uriarte kazetari eta euskararen militante zenaren gorpua, Bilboko beilategian. Halaber, omenaldi xume bezain jendetsua egin diote, euskalgintzako ordezkariak, Bilboko konpartsetakoak eta zenbait politikari han zirela. Orain, errautsak bi lekutan zabalduko dituzte: familiaren lur eremu batean erdiak; eta Sopelan beste erdiak. Euskararekin, euskal kultur munduarekin eta, bereziki, euskal prentsarekin zinezko konpromisoa izan zuen Uriartek bizi guztian; besteak beste, 'Egunkaria'-ren Bizkaiko ordezkaritzako arduradun izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu