Memoria

Omenaldiak egiteari utziko dio Korta fundazioak

2000ko abuztuaren 8an hil zuen ETAk Joxe Mari Korta enpresaria, Zumaian (Gipuzkoa). Aurten ez dute elkarretaratzerik egingo, "egoera berria" aintzat hartuta.

Joxe Mari Korta omentzeko ekitaldia, iazko abuztuaren 8an, Zumaian (Gipuzkoa). GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS
2017ko uztailaren 29a
15:32
Entzun

"Gizartearen normalizazioa lortzeko prozesu gradualari ekarpen bat" egin nahi izan dio Joxe Mari Kortaren Bidetik fundazioak, eta aurrerantzean ez dute egingo hilketaren urteurreneko omenaldirik. Andoitz Korta semeak eta Jexux Mari Mujika eta Jesus Alberdi fundazioko bozeramaileek iragarri dute erabakia, "terrorismoaren amaierak" ekarritako "egoera berria" aintzat hartuta.

Hala ere, zehaztu dute fundazioak ez diola uko egingo Kortaren memoriari, ezta beren iritzia zabaldu eta indarkeriaren beste biktima batzuen omenaldietan edo ekitaldi instituzionaletan parte hartzeari. Hala, enpresariaren eta fundazioaren balioak sustatzen jarraituko dutela adierazi dute: "Zintzotasuna, ahalegin pertsonala, elkarrizketa eraikitzailea, humanismo solidario eta konprometitua, herriarenganako maitasuna...".

"Ekarpen ausarta"

EAko idazkari nagusi Pello Urizarren iritziz, "ekarpen ausarta" da Kortaren Bidetik fundazioak egindakoa: "Abuztuaren 8an zuloa izango dugu agendan, baina Joxe Mari Korta memorian".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.