Soslaia. Pako Aristi

On beharrez

2012ko abuztuaren 4a
00:00
Entzun
Zer esana eman dute BERRIAko iritzi sailean azken hilabeteetan argitaratu dituen artikuluek eta hainbat tokitan eman dituen hitzaldiek. «Sermoiak» botatzea leporatu diote, bereziki, ezker abertzalearen estrategia independentista zalantzan jartzeagatik. «Ez nator haserrea probokatzera. Hemen urteetan zure iritzi politikoekin bat ez zetorren iritziari eraso egin zaio. Ikasi behar dugu eraso hitzari ekarpen etika jartzen», dio Pako Aristik (Urrestilla, 1963). Idazle gisa eginiko lanengatik da ezaguna Aristi, baina beti izan du halako kezka bat politikarekin, bere kazetaritza lanetan islatu izan duen moduan. Fikzio lanak denbora batez alboratu, eta saiakera politiko bat argitaratuko du laster. Aristik denbora luzea eman du independentziari lotutako «gisa guztietako paperen artean». Eta ondorio batera iritsi da: «Ez dago independentzia lortzeko estrategiarik».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.