Ondare publikoen jabe egitea leporatuta, ikatza eman dio Olentzerok artzapezpikutzari
Nafarroako Ondarearen Defentsarako Plataformak elkarretaratzea egin zuen atzo Iruñeko Artzapezpikutzaren aurrean. Eliza Nafarroako ondare publikoak bere izenean erregistratzen ari dela salatzeko, Olentzerok eta Errege Magoek ikatza utzi zuten erakundearen aurrean; Herriarena herriarentzat, ikatza gaiztoentzat zioen pankarta batekin jarri ziren egoitza atarian. Elizak «austeritate, apaltasun eta komunitarioaren zentzua» izan behar lukeela uste dute plataformako kideek; baina salatu dute Elizak «isil-gordeka» nafarren mila ondare komun bereganatu dituela. «Harrapatutako» ondarea herritarrei itzultzeko eskatu dute, eta haiekin adosteko horren mantenua eta erabilera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu