Atzo gaueko hamarrak aldera gertatu zen ezbeharra, Arroxelako portuan. Arraina deskargatzen amaitu, eta orga altxatzaile bat bere tokira itzultzera zihoan Jesus Mari Santamaria Goizaldi itsasontziko patroia.Orga irauli egin zitzaion, ordea, eta azpian harrapatu zuen.
Larrazmendi enpresarena zen itsasontzia. Istripua salatzeko ELAk eta LABek elkarretaratzea egingo dute bihar goizean, hamaiketan, Ondarroako armadoreen elkartearen aurrean.
Lan istripua
Ondarroako itsasontzi bateko patroia hil da Arroxelan
Ondarroako (Bizkaia) Goizaldi itsasontziko patroia hil da Arroxelako (Frantzia) portuan, arraina deskargatzen ari zirela orga altxatzaile batek harrapatuta. Hildako gizonezkoa Ondarroakoa zen jaiotzez, baina Mutrikun (Gipuzkoa) bizi zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu