Politika

Ondarroako Kudeaketa Batzordeko lehendakariaren etxeko behebarrura margoa bota dute

2008ko irailaren 11
14:33
Entzun
Ezezagun batzuek bart Felix Aranbarri (EAJ) Ondarroako (Bizkaia) Udal Kudeaketa Batzordeko lehendakariaren etxeko behebarrura margoa bota dute. Horretaz gain, Felix, faxista, emon berbie herrixai pankarta jarri dute han inguruan.

2007ko udal hauteskundeetan EAE-ANV izan zen Ondarroan alderdirik bozkatuena -gehiengo osoa lortu zuen-, baina Espainiako Justiziak baliogabetua zeukan. Ondoren, beste alderdietatik PPko zinegotzia soilik izan zen kargua hartu zuena, eta Bizkaiko Foru Aldundiak Kudeaketa Batzordea sortu zuen. Kanpoan utzi zuten ANV.

EAJk eta EBk salatu egin dute gaurko ekintza, eta adierazi dute erasotzaileek herritarrak ez dituztela "beldurtuko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.