Irudia. Iruñea

Ondasunak itzultzeko eskaria Elizari

2014ko abenduaren 28a
00:00
Entzun
Nafarroako Ondasunaren Defentsarako Plataformak antolatuta, ekintza bat egin zuten atzo arratsaldean Iruñeko Artzapezpikutzaren atarian. Elizak bere izenean jarrita dauzkan ondasunak —mila baino gehiago Nafarroan— bueltatzeko eskatu zioten gotzainari. Protesta agertzeko, ikatza eraman zuten egoitzara. Hipoteka legean oinarrituta jarri ditu Elizak bere izenean ondasunak; erregistrora joatea aski du gotzainak berak egindako paper batekin, ondasuna bere izenean jartzeko. Hain zuzen ere, abantaila hori kentzeko, legea aldatzen ari dira Espainiako Kongresuan. Plataformak dio «arrazoi» eman dietela erakundeek. Legeak, ordea, ez du atzerako eraginik izango, eta, gainera, onartu eta urtebetera arte ez dute indarrean jarriko; hortaz, tarte horretan Elizak erregistro gehiago egin ahalko ditu. Auzitegi Konstituzionalera jotzeko, babesa eskatu diote PSOEri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.