Sei lagun atxilotu ditu Guardia Zibilak Tuteran, Castejonen eta Fustiñanan (Nafarroa), ondasunaren kontrako delitua egin dutelakoan. Besteak beste, XVII. eta XIX. mendeen arteko 11 liburu atzeman dizkiete.
Guardia Zibilak urtearen hasieratik zeuzkan delitu horren susmoak, polizia iturriek esan dutenez, eta Tuterako Epaitegiarekin jarraipen batzordea osatu zuen.
Abuztuan bi pertsona atxilotu zituen eta, orduan lortutako informazioaren ondotik, irailaren 27an beste sei atzeman zituen, gaur jakin denez. 30 eta 45 urte artean dituzte sei horiek. Bi rifle, moto bat eta 4,5 metroko itsasontzi bat ere atzeman dizkiete, besteak beste.
Guardia Zibilak dio droga ere atzeman dutela haien etxebizitzetan egindako miaketetan: hamasei kilo marihuana edota speedaren 120 dosi.
Gizartea
Ondasunaren kontrako delitua leporatuta, sei lagun atxilotu ditu Guardia Zibilak Nafarroan
Besteak beste, XVII. eta XIX. mendeen arteko 11 liburu atzeman dizkiete. Tuteran, Castejonen eta Fustiñanan egin dituzte atxiloketak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu