Lehen protoi azaoak 50 minututan egin du LHC Large Hadron Collider azeleragailuaren itzuli osoa, 27 kilometrokoa. Erlojuaren orratzen noranzkoan egin du aurreneko itzuli hori, eta ondoren, kontrakoan abiarazi dute. Bi ibilbideak ongi osatu ditu. Horrenbestez, arrakastaz hasi da zientziaren historiako esperimenturik handiena, unibertsoaren sorrerako egoera birsortzea helburu duena, hortik abiatuta materia nola osatzen den ulertzeko.
CERN laborategiko instalazioetan, Genevako aintziraren ondoan, Suitza eta Frantzia arteko mugan, eraiki dute lurpean LHC azeleragailua, 27 kilometroko diametroa duen tramankulutzarra. Ile baten tamaina duen lehen protoi azaoa -mila milioi protoiek osatua- jaurti dutenean hasi da esperimentua, eta esan bezala, itzuli osoa egitea lortu du. Hori zen egin beharreko lehen proba. Gauzatu dela ikustean, txaloka hartu dute CERNeko kontrol aretoan batutako dozenaka zientzilariek.
Datozen ordu eta egunetan halako proba gehiago egingo dituzte, protoien itzuliak norabide batean eta kontrakoan, LHCn dena ondo dabilela frogatzeko. Proiektuaren arduradunek agertu dutenez, bi hilabete barru egongo da guztia pronto partikula azpiatomikoen arteko talkak egiten hasteko, eta esperimentuaren muinari heltzeko.
Zientzia
Ondo hasi da zientziaren historiako esperimentu handiena
Protoi azao batek itzuli osoa eman dio LHC 27 kilometroko diametroko partikula azeleragailuari, lehenbizi erlojuaren orratzen noranzkoan eta ondoren kontrakoan. Horrenbestez, tramankulua ondo dabilela frogatu dute. Esperimentuak gaur hasitako bidetik jarraituz gero, bi hilabete inguru barru hasiko dira partikula azpiatomikoak elkarrekin talka egiten eta =iBig Bang=i-aren uneko egoera birsortzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu