Ostegun goizean bertan, Segurtasun Kontseiluko hainbat kidek zalantzak agertu zituzten ebazpenean egiletza espreski aipatzeko, oraindik jakina ez zenean. Hala ere, "zenbait kide akatsaz jabetu baziren ere, bozkaketa egin zen testuingurua hain tragikoa izanik, inork ez zuen ebazpena atzera bota nahi izan", esan dute NBEko hainbat kidek, Efe agentziaren arabera. Horrela, NBEko Segurtasun Kontseiluko 15 kideek aho batez onartu zuten ETA egiletzat jotzen zuen 1530. ebazpena, Espainiako Gobernuaren idatzian oinarrituz.
Al-Kaeda taldea Madrilgo atentatuen atzean zegoenaren hipotesiak indarra hartzen joan zen heinean, ondoeza sortu zen NBEko Segurtasun Kontseiluaren baitan. Izan ere, ez da inoiz horrelako kasurik gertatu NBEko Segurtasun Kontseiluan, ebazpen bat okerra izan eta zuzendu beharra egotea, alegia. Lehen aldia hau izanik, erakunde horrek ez du ebazpenak atzera botatzea eta zuzentzea nola egin behar den dioen prozedurarik. Ebazpena zuzentzeko modurik izango ez balitz, Segurtasun Kontseiluko presidentea prentsaurrera agertzeko aukera dago, gertatutakoa azaltzeko.
Horren ildotik, NBEan Espainiako Enbaxadore Inocencio Ariasek erakunde horri gaur igorritako gutunean, Espainiako Gobernua fede onez aritu zela dio. Ebazpena onartu zenean, Espainiako Gobernuak "ETA atentatuen egilea izan zenaren erabateko ustea" zuela esan die Ariasek NBEko kideei bere eskutitzean.
Nazio Batuen Erakundea
Ondoeza NBEn, Madrilgo atentatuen egilea ETA zela zioen ebazpenaren inguruan
Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak 1530. ebazpena onartu zuen iragan ostegunean Madrilgo atentatuen ostean. Bertan, atentatuen egilea ETA erakunde armatua izan zela onartu zuten aho batez Segurtasun Kontseiluko 15 kideek. Ebazpena onartzeko Espainiako Atzerri Ministeriotik igorritako idatzia hartu zuten kontutan NBEko Segurtasun Kontseiluko kideek. Idatzian egiletza ETAri egotzi zion Espainiako Gobernuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu