Ondorioak

unai zubeldia
2013ko urtarrilaren 18a
08:54
Entzun

Kirol ondorioak

Armstrongen dopin aitortzak ez du kirol ondorio nabarmenik izango, AEBetako Dopinaren Aurkako Agentziak (USADA) eta Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak (UCI) jada bizitza guztirako zigortu baitzuten, eta 1998ko abuztuaren 1etik 2012ra lortutako garaipen guztiak kendu, tartean zazpi Tourrak. Armstrongek espero du gutxienez triatloian lehiatzen jarraitzeko aukera izatea.

Ondorio penalak

Espetxean amaitzea, horixe zen aitorpenak Armstrongi ekar ziezaiokeen ondoriorik larriena, baina gezurra esateagatik gainean duen zigor mehatxua baliogaberik gabe geratu da, AEBetako legezko denbora agortu baita —bost urtekoa—.

Ondorio ekonomikoak

UCIren arau baten arabera, itzuli egin beharko du 1998ko abuztuaren 1etik lortutako garaipenengatik jasotako dirua: hamasei milioi dolar inguru (hamabi milioi euro inguru). Estatubatuarraren hartzekodunen zerrendan ere ageri da SCA Promotions Aseguru Etxea, Frantziako Tourrean lortutako garaipenengatik 5,5 milioi euro inguru eman zizkiona. Armstrongek, ordea, askoz gehiago galduko du Nike kirol enpresak hura babesteari utzi ondoren: 38 milioi euro inguru. 

BERRIA egunkariak bihar gai horiek sakonduta ekarriko ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.