emakumeen aurkako indarkeria

Onera egin du Barakaldon emakumearen hilketan zauritutako mutil gazteak

Bizkarraldean labankada jaso zuen.

2010eko abenduaren 9a
16:35
Entzun
Astelehen iluntzean Barakaldon emakume baten hilketan bizkarraldean labankada jaso zuen 29 urteko mutilak onera egin du -Aingeru C.G.- eta Gurutzetako erietxean laster utziko du zainketa intentsiboetako unitatea, mediku iturriek gaur esan dutenez.



Ertzaintzak astelehenen bertan atxilotu zuen ustezko erasotzailea: 25 urteko gizonezko bat. Bikotekide ohia labankadaz hiltzea egotzi diote. 25 urteko emakumezkoa da hildakoa -Cristina E. B.-. 29 urteko mutil hura honekin zen erasoa izan zenean eta larri zauritu zen.

Barakaldoko Udalak deituta, hilketa salatzeko 300 bat lagunek elkarretaratze isila egin zuten asteartean. Udala epaiketan akusazio partikular gisa aurkeztuko da eta datozen egunetarako manifestazioa deituko du, herriko emakumeen elkartearekin batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.