euskal presoak

Ongietorria egin diete Lorentxa Gimon eta David Gramonti

Dozenaka lagun bildu dira gaur goizean Basusarrin egindako ekitaldian. Hamahiru eta hemezortzi urte pasatu dituzte espetxean bi euskal preso ohiek.

Lorentxa Gimon eta David Gramont, gaur, Basusarrin. ISABELLE MIQUELESTORENA
maddi ane txoperena iribarren
2016ko martxoaren 19a
08:39
Entzun

Harrera beroa egin diete gaur Lorentxa Gimon eta David Gramont berriki aske geldituriko euskal presoei. Martxoaren 1ean atera zen Lorentxa Gimon Roazhongo espetxetik (Bretainia), hamahiru urteren ondotik. Baldintzapean utzi dute aske, 1991tik pairatzen duen Chronen gaitzari aurre egin ahal izateko. Espetxetik atera berritan ez zioten harrera publikorik egin, lehentasuna haren osasun egoera izanik. Gaur, ordea, Gramontekin batera izan da Basusarrin (Lapurdi).

Gramont joan den astelehenean utzi zuten aske, Juantxo Esnalekin batera. Andaluzia komandoko kide izatea egotzita hemezortzi urte pasatu zituzten biek espetxean.

Ehun lagun inguru bildu dira Gimon eta Gramont preso ohiei ongietorria egiteko Basusarrin. Bertzeak bertze bertsolari, txalapartari eta dantzariek hartu dute parte ekitaldian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.