Iñaki de Juana preso ohia inputatu gisa deklaratzera deitzeko eskatu dio Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak Eloy Velasco epaileari, ustez hark idatzitako gutun batean "terrorismoa goratzen" dela iritzita.
De Juana aske utzi zuten egunean, abuztuaren 2an, ongietorri ekitaldia egin zuten Donostian. Preso ohia ez zen ekitaldira joan, baina ustez hark idatzitako eskutiz bat irakurri zuten. Gutun horretan "terrorismoa goratzen" zela iritzita, ekitaldiari buruzko polizia ikerketa agindu zuen Velascoren aurretik Auzitegi Nazionalean guardian zegoen Pablo Ruz epaileak.
Fiskaltzak jada jaso ditu Ertzaintzak, Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak egindako txostenak, eta horietan oinarrituta eskatu du De Juanaren inputazioa. Nolanahi ere, Auzitegi Nazionaleko iturrien arabera, poliziek ezin izan dute baieztatu eskutitzaren egilea De Juana izan zenik, eta, halaber, ezin izan dute argitu nor zen idatzia irakurri zuen emakumezkoa.
Baina puntu horiek argitu babe egon arren De Juana deklaratzera deitzeko eskatu du Fiskaltzak. "Terrorismoa goresten" dela irizteko, idatzian Txomin Iturbe ETAko buruzagi zena "gizon handitzat" jotzen dela eta hark erabiltzen zuen aurrera bolie! esapidearekin amaitzen dela argudiatu dute Auzitegi Nazionaleko iturriek.
Politika
Ongietorriko gutuna dela eta, De Juana inputatu gisa deklaratzera deitzeko eskatu du Fiskaltzak
Eskutitz horretan "terrorismoa goratzen" dela uste du, Txomin Iturbe "gizon handia" zela esaten delako eta hark erabiltzen zuen =i aurrera bolie!=i esaerarekin amaitzen delako. Polizia txostenen arabera, ez dago gutuna De Juana preso ohiak idatzi zuela baieztatzerik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu