URTE POLITIKO BERRIA

Ongizateari eutsi eta egitura instituzionala berritzea, PSEren ardatzak urte politikorako

"Ez dugu onartuko legealdiko azken urtean interes alderdikoiak interes orokorren gainetik nagusitzea", esan du Idoia Mendiak.

Idoia Mendia. ARGAZKI PRESS
2015eko abuztuaren 25a
12:27
Entzun

Jaurlaritzak ostiralean ekingo dio urte politikoari, eta horren inguruan hitz egin du Idoia Mendia PSEko idazkari nagusiak. Esan du "produkzio eredua bultzatu, ongizate sistemari eutsi eta egitura instituzionala modernizatzea" izango direla urte politikoaren ardatzak: "Giza-agenda Euskadin ezartzea izango dugu helburu hurrengo legealdian".

Asteartean, bere blogean idatzitako artikulu batean, Jaurlaritzaren jarduna kritikatu zuen Mendiak, eta gogorarazi Eusko Legebiltzarrak hamabost lege onartu dituela legealdian. Gainera, nabarmendu du hamabost horietatik hiru baino ez direla Jaurlaritzaren ekimenetik sortu.

Mendiak Iñigo Urkulluren gobernuari ohartarazi dio "gutxiengoan" gobernatzen ari dela eta adostasunak landu behar dituela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.