Onik agertu da Erratzun galdutako haur bat
IRUÑEA. Erratzun (Nafarroa), Izpegi inguruan, mendian galdu zen atzo 11 urteko haur bat, eta bere kabuz agertu zen inguruko etxe batean, Iparraldean, jendarmeek jakinarazi zutenez. 15:10 aldera galdu zen, eta berehala abisua eman zuten senideek. Haren bila hasi ziren Leitzako suhiltzaileak eta Foruzaingoa. 17:30 aldera jakin zuten etxe batean onik agertu zela mutikoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu