Joan den astean irten zen 34 urteko gizonezkoa etxetik, Done Jakue bidea egiteko asmoz. Familiaren esanetan, ostiralean hitz egin zuten harekin azken aldiz, eta lanera itzultzekoa zen gaur.
Gizonezkoaren autoa Hondarribiko kanpin batean aurkitu dute. Ertzaintza Pasaia eta Hondarribi arteko mendi inguruan zebilen haren bila, eta duela minutu gutxi batzuk jakinarazi dute onik agertu dela.