Onik aurkitu dituzte gaur arratsaldean Nafarroan atzotik galduta ziren bi estatubatuar erromesak. Orreagako aterpetxean zeuden. Biek esan dutenez, identifikatu ez duten aterpetxe batean pasatu dute gaua eta ondoren heldu dira Orreagakora.
Bi estatubatuarrek beraiek eman zuten galdu zirelako abisua, Frantziako Poliziari deituta, baina deia eten egin zen berehala, eta ezin izan zuten zeuden lekuaren xehetasunik eman. Harrezkero, ezin izan ziren harremanetan jarri haiekin.
Nafarroako larrialde zerbitzuetako kideek goizean ekin diete berriro bilatzeko lanei, Luzaide eta Orreaga aldean.
Haiek aurkitu ondotik jakin dute beste erromes bat galduta zela, baina hura ere onik topatu dute.