Gizartea

Onik aurkitu dute Asturiasen asteartean galdutako 13 urteko neska gipuzkoarra

Polizien arabera, bere kabuz alde egin zuen.

2015eko abuztuaren 5a
11:09
Entzun

Astearte iluntzean, Salinas herrian (Asturias, Espainia) desagertu zen 13 urteko neskato gipuzkoarra onik topatu zuten atzo, Avilesen, galdutako tokitik bost kilometrora. Zaborra botatzeko atera zen etxetik, baina ez zen itzuli. Gurasoek salaketa jarri zuten herriko polizia etxean, eta Espainiako Guardia Zibilak ohiko protokoloa jarri zuen martxan. Halere, 24 orduren ostean, Olaberriko neska onik agertu zen atzo arratsean. Polizien arabera, bere kabuz alde egin zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.