62 urteko emakume frantziar erromes bat desagertu egin zen atzo Gares (Nafarroa) inguruan, baina gaur aurkitu dute, eta onik, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.
Donejakue bideko Iruñea-Gares etapa egiten ari zen emakume hura, eta haren senarrak atzo 22:39an Nafarroako SOS zerbitzuari emaztea ez zela agertzen abisu eman zion -17:00etarako zeukan hitzordua egina, Garesen-.
Nafarroako Larrialdi Zerbitzuetako kideek gaur aurkitu dute emakumea, Garesko ostatu batean.
Gizartea
Onik aurkitu dute atzo Gares inguruan desagertu zen erromesa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu