Tolosaldeko Ataria-k jakinarazi duenez, gaur aurkitu dute joan den astean desagertu zen Berrobiko (Gipuzkoa) gaztea, eta onik dago. Gurutze Gorriko kideek Andoaingo anbulatoriora eraman dute, Tolosaldeko Ataria-ren arabera.
Gazteak 33 urte ditu, eta asteartean desagertu zen, mendian motoarekin paseatzera atera ondoren. Etxera itzultzen ez zela ikusirik, sendiak salaketa jarri zuen, eta larrialdi zerbitzuetako kideak eta gaztearen hurkoak haren bila hasi ziren.
Asteazkenean eman zuen Segurtasun Sailak haren desagerketaren berri. Berrobi eta Belauntza (Gipuzkoa) eta Berrobi eta Gaztelu (Gipuzkoa) arteko landa errepideetan aritu dira bila azken egunetan. Larunbatean haren motoa eta motxila aurkitu zituzten.