Bahiketa

Onik topatu dute Orthezko erietxean bahitu zuten Miarritzeko emakume baten haur jaio berria

Pauen aurkitu du gaur Frantziako Poliziak. Emakume bat atzeman dute.

2008ko abenduaren 10a
15:34
Entzun
Haur jaio berri bat bahitu zuten astelehen arratsaldean Orthezko (Okzitania) amategian, Miarritzeko (Lapurdi) 31 urteko emakume batek bi egun lehenago erditutako mutiko txikia, eta gaur aurkitu dute, onik. Pauen topatu du Frantziako Poliziak, eta 40-50 urteko emakume bat atxilotu du, ustez bera delako bahitzailea.

Haurraren ama erietxeko gelako komunean zegoen une bat baliatu zuten umea bahitzeko. Gertatutakoaz ohartu eta segituan eman zuen amak bahiketaren abisua, eta erietxeko langilea berehala bila hasi zen arren, ez zuten ez umerik eta bahitzailerik aurkitu. Paueko Jendarmeriak hartu zuen bere gain ikerketa, eta Bahiketetarako Plana jarri zuen abian.

Mutiko jaio berriak elikatzeko eta osasuntsu egoteko amaren beharra duela azpimarratuz deia egin zuen Erick Maurel Paueko prokuradoreak.

Zenbait lekukoren arabera, 40-50 urteko emakume bat izan daiteke bahitzailea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.