Onintza Enbeitak (1979, Muxika, Bizkaia) diputatu kargua hartu du gaur goizean Amaiurren izenean. Espainiako Konstituzioa onartu du, euskaraz eta gazteleraz; "zin dagit legeak ala behartuta" esanaz. Iazko azaroko Kongresurako bozetan Bizkaitik zortzigarren lekuan aurkeztu zen Enbeita. Duela gutxi arte BERRIAn egunero idazten zuen.
Kazetari eta bertsolariak Iñaki Antiguedad Bizkaiko diputatua ordezkatuko du Espainiako Kongresuan.
Apirilean Diputatuaren Estatutuaren batzordeak ebatzi zuen Antiguedaden diputatu lana eta EHUko irakasle lana ez zirela bateragarriak, eta, ondorioz, eserlekua uztera "behartuta" ikusi du bere burua Antiguedadek. EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean jarraituko du irakale lanean diputatu ohiak. Edozein modutan, jarduera politikoarekin jarraitzeko asmoa du Antiguedadek .