OSASUNA

Onkologikoa Osakidetzan integratzeko eskatu du legebiltzarrak

EH Bilduk egin du proposamena, eta aurrera atera da. Negoziazioak hasteko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari.

2013ko martxoaren 7a
17:20
Entzun

Donostiako Onkologikoa Osakidetzan integratzeko eskatu du Eusko Legebiltzarrak. EH Bilduk egin du proposamena, eta aurrera atera du PSE-EEren babesarekin. EAJko eta PPko legebiltzarkideek kontra bozkatu dute —bi parlamentari falta ziren bozketan—, eta UPDk abstentziora jo du.

Bi puntu ditu onartutako testuak: batean, Osakidetzari eskatu diote Onkologikoa integratzeko bere barruan; bestean, integrazioa lortzeko, Kutxarekin negoziatzen hastea galdegin diote Eusko Jaurlaritzari, "urratsak eta epeak" zehazte aldera. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.