Ontzi batek hondoa jota gizon bat hil da Pasaia eta Hondarribi arteko uretan
50-60 urte arteko gizonezko bat hil zen atzo iluntzean Pasaia eta Hondarribia arteko uretan, Gipuzkoako itsasertzean. Itsasontzi batean zihoan, baina lekuko batek larrialdi zerbitzuei jakinarazi zienez, irauli egin zen. Ezbeharra gertatu zen lekura iritsi zirenean, bihotza eta arnasa aparatua geratuak zituen gizonak, eta bere onera ekartzeko ahaleginak egin bazituzten ere, antzuak izan ziren. Iraulitako barkua laketontzi bat zen, eta guztiz hondoratuta geratu zen uraren azpian. Eguerdi aldera jazo zen, ordu batak jo aurretik. Itsas Salbamenduko helikoptero bat ezbeharra gertatu zen inguruan buelta batzuk ematen ibili zen arratsalde partean; gizonezkoarekin batera ontzian beste inor ere ba ote zihoan argitu nahi zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu